Martuteneko Dbusen 120 bat erabiltzailek pasa den astean egin zuten protestari erantzunez, alkateak adierazi du “hobetu beharreko errealitate bat” erakusten duela.
Irutxuloko Hitza
Irutxuloko Hitza
@irutxulo.bsky.social
Irutxuloko Hitza astekariaren webguneko azken orduko albisteak. https://irutxulo.hitza.eus/
457 followers33 following8.4K posts
Azaroaren 4an eta 5ean egingo dira San Telmo Museoan Emakume Idazleen Mundu bat. 38. Nazioarteko Literatura Topaketak. Donostia Kulturak antolatu eta Luisa Etxenikek koordinatzen duen zikloan Eva Cosculluela eta Maria Sanchez egileek hartuko dute parte.
zaroaren 4an eta 5ean egingo dira San Telmo Museoan Emakume Idazleen Mundu bat. 38. Nazioarteko Literatura Topaketak. Donostia Kulturak antolatu eta Luisa Etxenikek koordinatzen duen zikloan Eva Cosculluela eta Maria Sanchez egileek hartuko dute parte.
Donostiako Udalak behin betiko onartu du Egiako Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren komisaria bateratua eraikiko den partzelaren xehetasun azterketa.
«Trans kalejira» egingo dute ostiralean, Parte Zaharretik, generoa kalera ateratzeko aldarriarekin, Gipuzkoako Trans Asanbladak antolatuta.
Eusko Ikaskuntzak Lola Valverde Lamsfus historialari donostiarra sarituko du 2026ko Manuel Lekuona sariarekin, euskal kulturaren eta emakumeen eskubideen alde egindako ikerketa lana eta gizarte konpromisoa aitortzeko.
Bilbon izandako istiluen harira, Jon Insausti alkateak ohartarazi du Donostiaren izena azaldu dela Blocus gisako plataformen deialdi batzuetan.
Auzoarekiko «begirunea» eskatzeko mobilizatuko dira herreratarrak. Herrerak dituen arazo eta gabeziak salatuko dituzte auzotarrek, Donostiako udaletxearen aurrean, aste honetan.
Pediatrek eta nutrizionistek osatutako elkarteak haurren obesitatea prebenitzeko neurriak hartzeko eskatu dio udalari, eta eskola inguruneetan janari azkarraren eskaintza mugatzeko araudia proposatu du.
🗞️ Erreportajea | Gregorio Gonzalez Galarza posta banatzen aritu zen urte luzez. XX. mendearen hastapenetan, zeregin horretan zapaldutako kale eta txokoak argazkitan jaso eta posta txarteletan argitaratzen hasi zen.
Moeve gasolindegietako greba bertan behera utzi dute LABek eta ELAk: "Konpainiak, CCOO sindikatua baliatuta, edozein negoziazio aukera zapuztu du".
Datorren urriaren 31n, musika elektronikoaren hitzordu garrantzitsua izango dute musika elektroniko zaleek Mogambo aretoan: Musgo jaialdia.
🕷️Adi, HITZAKIDE! Aurten ere, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 37. asteaz gozatzeko, sarrerak banatuko ditugu HITZAkideen artean! LORTU ZURE SARRERA BIKOITZA, ORAIN! irutxulo.hitza.eus/h...
XXI. Feministaldiak etxebizitzaren auzia «haratago» eramango du: etxe barruko ekoizpen lanak, auzoak arkitektura sozialaren ikuspegitik pentsatzeko saiakerak, etxeko langileen borrokak, etxeen paretak egin eta desegiteko proposamenak ere landuko dituzte.
🗣️ Elkarrizketa | Realak bigarren urtez jarraian menderatu du Bartzelona, Zubietan jokaturiko ligako partidan. Nahia Aparicio atzelariaren arabera, balentriak konfiantza eman dio taldeari. Liga, Europa kopa eta kopa lehiatzea dute helburu.
Donostiako Hipodromoak hartuko du datorren igandean, azaroaren 1ean, 70. Donostiako Nazioarteko Krosa.
Hilaren 30ean, Donostiako Orfeoiak ohiko urteko kontzertua eskainiko du Kursaalean, Orfeoiaren Adiskideei zuzendurikoa dena. 'Ivan Izugarria' interpretatuko dute, narratzaile ezagun batekin.
Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zuzendaritzaren eta Herri Babesaren bitartez jarri du Donostiako Udalak informazio eta sentsibilizazio kanpaina abian, "suteak prebenitzearen eta horien aurrean jardutearen garrantziaz ohartarazteko".
Musika eta zinema elkartu ditu Janus Lester taldeak 'Popera' lan berrian, eta film musikal gisa estreinatuko du Donostiako Antzoki Zaharrean, azaroaren 26an.
Korrikalarien erronkak eta ezkutuan geratzen diren gaiei buruz arituko dira osasun eta kirol arloko profesionalak Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean, urriaren 30ean.
1988an hasi zen Santesteban Donostiako Zinemaldian lanean, eta 1997an hartu zuen prentsa arduradunaren kargua. Hartan egin du orain arteko bidea, eta egindako lan guztiaren aitortza gisa, Espainiako Zinema Akademiaren Komunikazio Saria eman diote aurten.
Altza XXI Herri Ekimenak eskatuta, Aranzadi Zientzia Elkarteak Auditz Akular eremuko hegaztiak eta ornogabeak aztertu ditu. Gunearen balio naturala nabarmendu dute ikerketaren bidez, bertan eraiki ez dezatenaren aldarrikapena berrestearekin batera.
Ogasun batzordean 50 zuzenketa inguru onartu dituzte, udal gobernuaren aurrekontu proposamenari 8 milioi euro gehitzeko.
Eguzkik salatu du badela garaia Igeldoko Agiti kala birnaturalizatzeko eta gogorarazi du 2025eko maiatzean Gipuzkoako Batzar Nagusiek eta Donostiako Udalak leheneratzearen alde egin zutela.
KAS debekatu zutenetik hiru hilabete beteko direnean, 'Arrazakeriaren aurrean, klase batasuna' dinamika antirrazista antolatu du Donostiako Kontseilu Sozialistak, bi hitzaldiz osatutakoa.
🏡 Auzoak | Arcco Berriko zuzendaria da Idoia Baranguan. Donostiarra izan ez arren, merkataritza guneak auzoarekin eta Donostiarekin duen harremana bikaina dela ziurtatu du. Izan ere, 30 urte igaro dira Arcco Amarak bere ateak ireki zituenetik.
Bigarren postuan geratu da Beñat Gaztelumendi donostiarra, 733 punturekin, Bertso Txapelketa Nagusirako lehenengo finalaurrekoan.
Kirol emaitzak | Ibaeta Basket garaipenaren bidera itzuli da, eta Askatuak Gipuzkoa Basketek burua altxatu ezinda jarraitzen du. Aldiz, Txuri Urdineko bi taldeek garaipen garrantzitsuak eskuratu dituzte.
✍️ Iritzia | 'Euskal Herriak jauzi bat egin dezan', Ibon Rosales, Donostiako Gure Eskuko kidea.
🕷️Adi, HITZAKIDE! Aurten ere, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 37. asteaz gozatzeko, sarrerak banatuko ditugu HITZAkideen artean! Gonbidapenak eskuratzeko epea bihar, urriaren 27an, 10:00etan, zabalduko da. irutxulo.hitza.eus/h...
Asgarth Añorgako metal taldeak 'Retrotopia' diskoa kaleratuko du azaroaren 20an. Ibilbideko seigarren estudioko lana da, eta bederatzi kantaz osatuta dago.
🗞️ Erreportajea | Donostian, kale egoeran egotea ez da erraza. Egoeraren gogorrari gehitzen zaio Poliziaren indarkeria baita talde erreakzionarioen jarraitzaileena ere. Etengabea da migratzaileen kontrako bortizkeria.
📸 🎥 «Herri gisa jauzi egitera» deitu du Gure Eskuk Donostian: «Zazpi jauziz, herri bat» Euskal Herriko zazpi hiriburuetan aldi berean dantzatu dira hamarnaka herritar, 'Zazpi Jauziz, herri bat' lelopean. Donostian, Plaza Berrian egin dute. 🔗 📸 irutxulo.hitza.eus/2...
3.079 pertsonek hartu dute parte Donostiako Salto 15K lasterketa solidarioan, eta Elena Silvestre eta Javi Mena izan dira garaile.
Donostiako Asanblada Antiarrazistak deituta, Babacar Welleren hilketa salatu, eta harentzat “justizia” eskatzeko mobilizatu dira hainbat pertsona Donostian.
📸 🎥 «Herri gisa jauzi egitera» deitu du Gure Eskuk Donostian: «Zazpi jauziz, herri bat» Euskal Herriko zazpi hiriburuetan aldi berean dantzatu dira hamarnaka herritar, 'Zazpi Jauziz, herri bat' lelopean.
Abisu horia ezarri dute Donostian, “itsasaldeko arriskuagatik”. Hori dela eta, Pasealeku Berria itxi dute ibilgailuentzat.
Juan Pedro Sansinenea surfaren aitzindari donsotiarra zendu da, moto istripu batean. Surfaren munduan ez ezik, Aiete auzoan ere pertsona ezaguna eta maitatua zen.
⏳ Atzera begira | Kontxatik Santa Katalina zubira doan bide zuzen bat baino askoz ere gehiago da Askatasunaren hiribidea: Donostia modernoaren ardatza eta azken mende eta erdiko gorabehera politikoen ispilua. Urteetan zehar, lau aldiz aldatu zuen izena.
✍️ Iritzia | 'Miriam Nurnberg', Iñaki Egaña, historialaria.
🎞️ Zinema kritika | Ines Arrue @zinea_eus -ko kritikariak ‘Naza' filmari buruz idatzi du aste honetan.
Bilera irekia antolatu du Intxaurrondoko IZBE auzo elkarteak, hurrengo asterako: «Zein auzo eredu nahi dugu?».
🗞️ Erreportajea | Gregorio Gonzalez Galarza posta banatzen aritu zen urte luzez. XX. mendearen hastapenetan, zeregin horretan zapaldutako kale eta txokoak argazkitan jaso eta posta txarteletan argitaratzen hasi zen.
Ordua aldatzeko eguna: 03:00etan 02:00ak izango dira. Ba al dakizu zein den urteroko aldaketa horren jatorria?
✍️ Iritzia | 'Aita Marik burua altxatuko balu', Itziar Eguren, Donostia Arraun Lagunak-eko presidentea
🗣️ Elkarrizketa | Realak bigarren urtez jarraian menderatu du Bartzelona, Zubietan jokaturiko ligako partidan. Nahia Aparicio atzelariaren arabera, balentriak konfiantza eman dio taldeari. Liga, Europa kopa eta kopa lehiatzea dute helburu.
💭 Klik-klak | Baina, ez, eguzkiari ez diozu irabaziko goizeko bostetan altxatu eta kirola egiteagatik. Eguzkiak Aiako Harritik ateratzen eta Igeldotik ezkutatzen jarraituko du.
'Mauricio Antón: artea eta paleontologia' aldi baterako erakusketa inauguratu du Donostiako San Telmo museoak paleoartista bilbotarraren ibilbide profesionalari eskainitakoa.
Udalak oinezkoentzako irisgarritasuna hobetzeko jarduketa bat gauzatuko du Aieteko Gurutze Alde etxaldeetan, zehazki, 11. eta 16. atarien inguruan.